Tekniker-en Marteko girora egokitutako turbina eoliko baten prototipoa egin dute

Tekniker-en Marteko girora egokitutako turbina eoliko baten prototipoa egin dute
2024/01/26 12:02
eta kitto!
Tekniker zentro teknologikoak Europako Agentzia Espazialerako turbina eoliko baten prototipoa egin du, planeta gorriaren ingurugirorako egokituta. Marteko haizea energia elektrikoan bihurtu daiteke? galderari erantzunez, Teknikerrek planeta gorriaren ingurugiro egoerei egokitutako lehen turbina eolikoa fabrikatu du, horrela esplorazio espazialeko etorkizuneko misioetan hornikuntza energetiko nahikoa izateko helburuarekin. Tekniker Basque Research and Technology Allianceko partaide da eta 2021etik dihardu prototipo horretan lanean, Horace proiektuaren barruan; dagoeneko hainbat proba gainditu ditu Teknikerren bertan eta baita Danimarkako Aarhus Unibertsitateko haizearen tunelean. Test horiek segundoko 26 eta 16 metroren arteko haize boladekin eta 8 eta 16 milibaren arteko presio atmosferiko pean egin izan dituzte, horiek direlako ohikoak Marten. Neurri horiekin sortutako 50 eta 432 arteko rpm-ko abiaduran lan egiten duen aerogeneradoreak Marteko ingurugiroko energia %31n handitu dezake.