Tekniker-en saiakuntza-banku pertsonalizatua fusio nuklearraren ikerketarako
Fusio nuklearra eguzkiaren prozesu eta erreakzio atomikoak Lurrean errepikatzean datza, energia garbiagoa lortzeko helburuarekin. Partikula-azeleragailuak dira fusio-erreaktoreak fabrikatzeko material onenak ikertzeko tresna tekniko nagusia.
Testuinguru horretan, Tekniker zentro teknologikoko diziplina anitzeko talde bat saiakuntza-banku berritzaile bat prestatzen ari da fusio nuklearraren energia-ikerketan aurrera egiteko.
Zentro teknologikoak Huts Ultra Altuko (UHV) ekipamenduetan duen esperientzia eta metrologia, mekatronika, gainazalen ingeniaritza, automatizazio eta kontrol teknologietan dituen ahalmenak konbinatzen ditu proiektu honetan.
Sistema guztia apirilean muntatuta egongo da Teknikerren. Zehaztasun handiz probatu ahal izango da osagaiek behar bezala funtzionatzen dutela, eta datuak berehala lortu ahal izango dira sistema guztiz automatizatu bati esker.
Proiektu paregabea da munduan: “Gaur egun ez dago instalazio honek izango dituen ahalmenak dituen saiakuntza-kanpaina horiek guztiak in situ egiten aritzen den instalazio espezifikorik. Horregatik, lortzen diren emaitzen ondorioa oso interesgarria izango da partikula-azeleragailuak garatzen aritzen den komunitate zientifikoarentzat. Lortutako ezagutza erabilgarria izan daiteke industria-sektorean ere, esaterako, osagai kritikoen fabrikazioan eta sentsorika aurreratuan”, adierazi du Teknikerreko Zientziaren Industriako arduradunak. Instalazioa eraiki eta abian jartzeko aurrekontua 700 milioi eurokoa da.