Teknikerrek hondakinak birziklatu eta balioa emateko prototipoa diseinatu du
2023/02/01
10:57
eta kitto!
Gure herriko zentro teknologikoak diseinatutako prototipoak aukera eskaintzen die fabrikatzaile aeronautikoei euren produkzio prozesuetan sortutako hondakinek balio handiagoa hartu eta birziklatzeko, modu horretan beste sektore batzuetan erabiltzeko. Oscar Gonzalo Teknikerreko Sektore Aeronautikoko arduradunak dioenez, Europar Batasuneko industria aeronautikoaren produkzioan “gero erabili ezin daitezkeen 10 toneladatik gora hondakin sortzen ditu urtero, batez ere erretxinarekin aurrez blaitutako karbonozko fibra duen materialetan”.