Teknologia berriak ikasteko tailerrak LH-ko ikasleentzat
2013/01/11
00:00
eta kitto!
Udalak teknologia berriekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Lehen Hezkuntzako (LH) 3., 4., 5. eta 6. mailako umeentzat. Irakasleak Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) ipiniko ditu eta klaseak Juan San Martin Liburutegian emango dituzte. 3. eta 4. mailakoentzat antolatutako tailerrak honakoak dira: Tux Tiping (mekanografia ikasteko aplikazio informatikoa), Tux Paint (marrazteko programa bat) eta Pixton for fun (pertsonaiak eta komikiak sortzeko programa). 5. eta 6. mailakoentzat antolatutakoan, berriz, Scratch izeneko programa (kontzeptu matematikoak eta informatikoak lantzen diren bitartean programatzen ikasteko tresna) landuko da. Matrikulazioa hilaren 16ra arte Pegoran egin daiteke.