Tenperatura maximoak asko igoko dira

Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, arratsalde-gauean goi-hodei batzuekin
Tenperatura maximoak asko igoko dira
2026/05/21 10:27
eta kitto!

Goizean lainoa eta lanbroa. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, arratsalde-gauean goi-hodei batzuekin.

Hego/hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin goizean.

Tenperatura maximoak asko igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet