Teresa Agirreazaldegi, irakaslea: “Urrutiko irakaskuntzan ikasleen automotibazioa eta disziplina oso garrantzitsuak dira”
2020/06/09
07:44
eta kitto!
Teresa Agirreazaldegi eibartarra irakaslea da EHUn. COVID-19ak bat-batean hankaz gora jarri du unibertsitatearen jarduna, baina lan handia eginez egoera bideratu ahal izan dute, eta ezarritako helburuak bete dituzte. Datorren ikasturtera begira ez dakite nola moldatuko diren, baina aurten bizitako esperientzia oso baliagarria izango da eurentzat.
Hasteko, unibertsitatean nola ari zarete moldatzen egoera berezi honen aurrean? Nola eman dituzue klaseak? Nola egingo dituzue azterketak edo ebaluazioak?
Pandemiak sorpresaz harrapatu gaitu, gainerakoak bezala, eta lan handia eginda eta ahal izan dugun moduan moldatu gara. Aurrez aurreko klaseak bertan behera geratu zirenean, web-konferentzia bitartez ematen hasi ginen, Blackboard Collaborate sistema erabiliz. Horrez gain, EHUk eGela irakaskuntza kudeatzeko plataforma ezarrita zuen aspalditik (Moodleren tresna ezagunean oinarrituta), eta, hor, ikasteko edo irakurtzeko materialak kargatu, galdetegiak osatu, lantegiak antolatu, lanak entregatu eta kalifikatu, komunikazioa bideratu eta irakaskuntzan oso interesgarriak diren beste hainbat funtzionalitate daude. Plataforma horren bermea izan dugu momentu oro. Bestalde, egoera hau dela medio, unibertsitateak ebaluazioa lanen bitartez edo sistema anitzak erabiliz egiteko aholkatu digu; irakasgaiak gainditzeko pisu guztia azken azterketan jartzen duen ebaluazio modeloa saiheste aldera.
Itxialdia ia egun batetik bestera ezarri zen. Irakasleak nola egokitu zarete egoera berrira? Klaseak modu telematikoan emateko prestakuntza jaso duzue? Irakasgaien edukia moldatu behar izan duzue?
Unibertsitateak lehenengo momentutik eskaini zizkigun ikastaroak, eta nik bi egin ditut: klaseak modu telematikoan emateko lehen aipatutako sistemarena, eta galdetegien inguruko beste bat. Bestalde, tresna informatikoek arazoak emanez gero, horiek konpontzeko laguntza handia izan dugu hilabete hauetan. Halaber, irakasgaien edukiak moldatu behar izan ditugu, kontuan harturik taldeen tamaina, praktika mota eta abar. Ikastaroaren planifikazioa ahal zen neurrian mantentzea erabaki nuen, dena aldatzeko berandu zelako, baina, era berean, ebaluatzeko moduak eta ebaluatuko ziren lanak zabaldu ditut. Ikasleen ziurgabetasuna uxatzen ahalegindu naiz, erabakiak goiz hartuz eta informazioa lehenbailehen konpartituz.
Honek guztiak nola baldintzatu du irakasleen jarduna? Ezarrita zenituzten helburuak bete izan ahal dira?
Lan handia izan da, tentsio handikoa. Gainera, lana egiteko egoera ez da beti erraza izan, familia askotan sufrimendua eta kezka egon da hilabete hauetan, eta dago orain ere; eta irakasle askok, irakaskuntzaz gain, beste ardura eta lan-zama batzuk dituzte. Horrez gain, telelana egiten denean esparru mugatua konpartitu beharra dago etxekoekin, eta ez da beti erraza izaten. Ebaluazioa ez da bukatu, baina, gauzak horrela, helburuak ondo bete direla esango nuke. Ez hori bakarrik, bizi-esperientzia inportantea izan da guztiontzat, eta hezkuntza-komunitatea horren inguruko hausnarketa egiten ari da.
Eta ikasleei nola eragin die?
Modu askotan. Lehen aipatu ditudan familietan izan diren eta izaten ari diren egoera gogorrei, ikasleen zailtasun propioak gehitu behar zaizkie: ziurgabetasuna, eta horrek eragindako urduritasuna, onlineko probek sortzen duten tentsioa, ez gainditzeko beldurra, ikasteko zailtasunak, motibazio falta, disziplina-arazoak…; eta, hori gutxi balitz, adin horretan hain garrantzitsua den sozializazioa, mugatuta.
Ikasle guztiek izan dute urruneko ikasketak egiteko aukera? Ikasle batzuk atzean geratu dira egoera honen ondorioz?
Zailtasunak zailtasun, klase telematikoetan ikasle kopuru handia mantendu da kurtsoa bukatu arte, baita ariketak edo laborategiko lanak entregatzeko orduan ere, eta konpondu ditugu antzeman ditugun arazo partikularrak. Beharbada, kurtso hasieran ebaluazio ez-jarraitua egiteko eskatu zuten ikasleak geratu dira apur bat galduak, eta hainbatek ezohiko ebaluaziorako utzi dute irakasgaia.
Ikasturte hau ez da amaitu oraindik, baina datorren ikasturtera begira lanean jarri zarete?
Momentu honetan irakasleok ez dakigu ezer hurrengo kurtsoari begira, unibertsitatearen aldetik ez dugu inongo komunikaziorik jaso. Beraz, erne gaude etor daitekeenari aurre egiteko, eta, horretarako, hilabete hauetako esperientzia oso baliotsua izango zaigu.
Modu telematikoan egiten jarraituz gero, nolako ondorioak izan ditzake?
Lehen, irakaskuntzarako plataforma eta teknologiak aipatu ditut, baina, EHU ez da urrutiko unibertsitate bat, eta titulazio gehienek bertaratzea eskatzen dutela esango nuke. Komunikazioko graduetan, adibidez, horrela gertatzen da telebista eta irratiko laborategietan. Berdina izango da beste hainbat titulaziotan. Horregatik, egoera txarrean ere, irailetik aurrera ikusiko duguna behin-behineko moldaketa bat izango da, nire ustez.
Zer galtzen da ikasketak modu telematikoan eginez gero?
Modu telematikoan, irakasle-ikasle eta ikasleen arteko komunikazioa eta elkarreragin handia galtzen da. Halaber, urrutiko irakaskuntzan, ikasketa-prozesua arrakastatsua izateko, ikasleen automotibazioa eta disziplina oso garrantzitsuak dira, eta, ikasketa-prozesua errazteko, irakasleok metodologia egokiak ezagutu eta aplikatu beharko ditugu. Horrez gain, egoera berriak azken azterketaren erlatibizazioa ekarri du, gaur egun modu telematikoan ezinezkoa baita horren baldintzak ehunetik ehun bermatzea. Hori dela eta, ebaluaziorako sistema osagarriak edo berriak jarri dira eta jarriko dira martxan.
Eta zer irabazten da?
Garraiorik gabe, denbora eta dirua irabazi dugu eibartarrok. Erosotasuna ez hainbeste; etxeko zapatiletan gaude lanean, baina esparrua konpartitu behar dugu gainontzeko etxekoekin, eta hori, askotan, ez da erraza izaten. Gainera, ezohiko elementuak sartzen dira tartean (postaria, telefono-deiak, garbigailua…), eta sarearen eta informatikaren menpe gaude.