“The brutalist” filmak jarraitzen du zine karteldegian
“A complete unknown”, “Mickey 17” eta “Mary Superchef” pelikulak ere egongo dira ikusgai
2025/03/14
10:02
eta kitto!
Bihartik astelehenera arte Coliseok eskainiko duen zine-karteldegiaren egitarauan 3 ordu eta erdi pasatxo irauten duen “The brutalist”-ek bigarren asteburua beteko du. Lagun izango dituen beste hiru pelikulak berriak izango dira: Bob Dylan musikariaren inguruan egindako James Mangold zuzendariaren “A complete unknown”, zientzia fikziozko Bong Jong-Hooren “Mickey 17” eta falta ezin den animaziozkoa, kasu honetan Enzo D’Aloren “Mary Superchef”.
1 Aretoan “The brutalist” proiektatuko dute, 2 Aretoan “A complete unknown”, Antzokian “Mickey 17” eskainiko dute eta, azkenik, “Mary Superchef” zapatuan 2 Aretoan joango da eta domekan ohiko Antzokian.