“The Creator” eta “Misión a Marte” Coliseo antzokiko zine-programazioan

“The Creator” eta “Misión a Marte” Coliseo antzokiko zine-programazioan
2023/10/05 10:43
eta kitto!
Asteburu honetarako aipatutako bi pelikula horiek izango dira berritasuna Coliseo antzokiak asteburuan eskainiko duen zine-programazioan. Aurreko astetik “Vida perra” jarraituko du, nahiz eta Josh Greenbaumen film hori astelehenean bakarrik, ikuslearen egunean, ikusi ahal izango den. Gareth Edwards-en “The Creator” 1 Aretoan eskainiko dute eta Amat Vallmajor-en “Misión a Marte” 2 Aretoan. Ohikoa den umeentzako -edo familia osoarendako- filma ere izango da: Paul Meyer-en “Me he tragado un extraterrestre” ohiko ordutegian eskainiko dute, arratsaldeko 17:00etan, zapatuan zein domekan; oraingoan 2 Aretoan izango bada ere. Antzokiak beste ekitaldi batzuk hartuko ditu bi egun horietan eta, horregatik, ez da pelikularik eskainiko bertan. Zapatuan, “MIsión a Marte”-ren 19:45eko proiekzioan Txomin del Pozo bertako protagonistetako bat izango da zuzenean Coliseoan; berak aurkeztuko du filma.