The Pladures, The Jacintones eta Ad Eternum taldeen kontzertuarekin hasiko dira Urkiko jaiak

Gaur 23:00etan hasiko da rock-metal emanaldia, eta biharko paella lehiaketa, herri-bazkaria eta dantzaldia antolatu dituzte.
The Pladures, The Jacintones eta Ad Eternum taldeen kontzertuarekin hasiko dira Urkiko jaiak
2024/05/31 15:57
eta kitto!

Gaur gauean hasiko dira Urki auzoko jaiak, 23:00etatik aurrera The Pladures, The Jacintones eta Ad Eternum taldeek emango duten rock-metal kontzertuekin. Bihar eguerdian hasiko dira jai-egitarauko jarduerak: paella-lehiaketa egingo da Arrateko Andra Mari ikastetxean, 12:00etan hasita, eta ondoren herri-bazkaria egingo dute. 23:00etan, berriz, dantzaldia hasiko da, Ekhy Fusion Show orkestraren eskutik. Eta domekan, urtero bezala, Galdaramiñoko mendi-lasterketarekin agurtuko dituzte jaiak.