The Soulers talde asturiarra izango dugu domekan Coliseo antzokian
Soul, jazz eta R&B doinuak ekarriko dituzte Musika Klubera
2024/10/31
17:09
eta kitto!
Asturiasetik etorri arren, Ipar-Amerikako herri-musikaren doinuak dakarkizkigu The Soulers taldeak. Coliseo antzokian joko dute domekan, 19:00etan, Musika Klubean, eta soul, jazz eta R&B doinuak joko dituzte.
Azken urteotan, sari asko jaso dituzte eta penintsula osoko ziklo eta zirkuituetan hartu dute parte.
Sarrerak
Sarreraren prezioa 7 eurokoa izango da (10 euro Coliseoaren Launa txartela dutenentzat) eta sarrerak Kutxabank bitartez erosi daitezke edo, bestela, Coliseoko leihatilan bihar 17:30etik 19:30era eta antzezlana hasi baino ordubete lehenago.