The Vartools taldeak ‘Awesome’ birako lehen kontzertua eskainiko du zapatuan Eibarren
Disko berria etxean aurkeztuko du talde eibartarrak, Zaizoi tabernan hain zuzen ere
2025/03/26
18:40
eta kitto!
‘Awesome’ diskoa kaleratu ondoren, diskoa aurkezteko birari ekingo dio The Vartools talde eibartarrak. Horretarako, eurentzat bigarren etxea den Zaizoi taberna aukeratu dute estreinaldia egiteko, bertan arituko direlarik bihar, 20:00etan.
Hainbat urte eta gero lan berria argitaratu du The Vartools-ek eta gogotsu daude diskoa jendaurrean aurkezteko.