Thermopylae-ko lehenengo edizioa arrakastatsua izan zen
Eibarko Inda Team, Sakura eta Ronin klubetako borrokalariek hartu zuten parte bertan
2025/04/30
17:54
eta kitto!
Aurreko zapatuan Astelena frontoiak hartu zuen arte martzial mistoen Thermopylae izeneko jaialdiak arrakasta izan zuen arlo guztietatik begiratuta ere. Hainbat borrokaldi jaso zituen jaialdiak, antolaketa bikaina izateaz gain, giro berezia ere izan zuen, bai zaletuen kopuruari begiratuta eta baita borrokalariek eskainitako jokoaren esparruan ere.
Eibarko hiru klub izan ziren ekitaldian: Inda Team, Sakura eta Ronin. Eta bertako ordezkariek lan bikaina egin zuten “etxekoen” aurrean. Horrela, esaterako, Inda Team-eko Sandrak, Jhonek eta Egoitzek, hirurek, euren borrokak irabazi zituzten.
Zorionak guztiei!