Tia Carroll Blues Band-ek joko du domekan Coliseon
Badiako Eremuan (Richmond) jaiotako Tia Carroll-en taldearekin hasiko da Portalea Musika Klubeko denboraldi berriko programazioa. Gainera, Portalean izan beharrean, lehenengoko kontzertu hau Coliseo antzokian eskainiko dute, eguna eta ordua errespetatuz: domekan, 19:00etan. Sarrerak 10 eurotan daude salgai (7 euro Coliseoaren lagunentzat).
West Coast Blues Hall sarietan abeslaririk onena izendatu zutenetik, Tia bere taldeen buru izan da luzaroan Kalifornian, eta grabazio arrakastatsuak egin ditu. Bere azken lana, You Gotta Have it, Little Village Fundationek argitaratu zuen 2021ean, eta urtero Memphisen ematen diren BMA diskorik onena izendatu zuten.
Tia Carroll soula, bluesa, boterea eta pasioa da. Bihotzari kantatzen dio bihotzetik. Kalifornia ederki ordezkatua dago abeslari indartsu honek bere talentua mundu osoarekin partekatzen duenean. Tia aurkezpen arrakastatsu ugariren buru izan da mundu erdiko jaialdi, klub eta antzokietan. Koko Taylor, Tina Turner eta Aretha Franklin bezalako izarrek inspiratuta, izen bat landu du musika beltzaren panoraman.
Biran datorkigu kontinente zaharrean, lehen mailako musikari europarrez osatutako bere bandarekin. Taldekideak honakoak dira: Quique Gomez (harmonika, ahotsa), Lucas De Mulder (gitarra), David Salvador (baxoa) eta Guillaume Destarac (bateria).