[Karikaturak] Tiburzio Anitua

[Karikaturak] Tiburzio Anitua
2023/05/11 15:34
eta kitto!

Tiburzio Anitua mapaTiburzio Anitua Eibarren jaio zen  1848an eta 1938an hil zen. Eibarko udalak, Tiburzio Anituari Amaña auzoko kale baten izena eskaini zion Ospitalea eraikitzeko  emandako laguntzagatik. Eibarren grabadore ofizioa ikasi eta behar horretan jardun zuen Ameriketara joan aurretik. Kolonbian, Barranquilla herrian, arma-denda handi baten kargu hartu zuen eta  beste eibartar bat kontratatu zuen, Juan Sarasua,  laguntzaile bezala. Gero berari saldu zion  denda. Tiburzio Anituak ondo ezagutzen  zuen Eibarko Ospitalaren historia: 1563. urtearen inguruan jaso zen. 1794. urtean  frantsesek Eibar erre zutenean, ospitala ere kiskalita geratu zenez, Frantzisko Aretak, Argentinako La Plata herrian zegoen abade eibartar batek, 4.000 erreal bidali zituen ospitala berriz jasotzeko. Tiburzio Anituak, bere testamentuan, ondasun guztiak bere jaioterriko ospitalari laga zizkion. Orduko ospitalaren administratzailea Timoteo Zubiate zen (Eibarko alkate izan zena), eta Anituaren diru-laguntza oso ondo etorri zitzaion ospitala aurrera ateratzeko.


Karikatuaren egilea: Fernando Esnaola (Eibarko Dibujo Eskola).