Tomate-dastaketan izena emateko azken egunak!!
2016/10/10
11:55
eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta tomate-dastaketa saioa egingo da urriaren 19an, 19:00etan …eta kitto!-n.
Izena emateko epea urriaren 14ra arte egongo da zabalik. 3 euro balio du eta telefonoz (943200918) edo bertatik pasatuz eman daiteke izena. Ortutik ahora elkarteko Sergio Gonzalek gidatuko duen dastaketan hemengo tomate aldaerak ezagutzeko aukera izango dugu. Tomate motak ezagutzeaz gainera, probatu ere egingo dira, tomate bakoitzaren ezaugarriak ondo bereizteko.
Euskal Herriko Hazien Sarean 30 tomate mota baino gehiago daude erregistratuta; hala ere, Gonzalezen hitzetan, gehienok supermerkatuetan dagoen tomate bakan hori kontsumitzen dugu bakarrik. Jendeak, oro har, barazki gutxi kontsumitzen duela ere adierazi du Sergio Gonzalezek, eta beraz, janariaz baliatuz nekazarien arazoak ere mahai gainera ekarriko ditu.