Topekin ekintzaileei zuzendutako solasaldia egingo da Debegesan azaroaren 24ean

Topekin ekintzaileei zuzendutako solasaldia egingo da Debegesan azaroaren 24ean
2023/11/14 18:44
eta kitto!
Aitor Eguren Somabeko gerentearen eta Alex Robleño Omnis Clubeko sortzailearen iniziatibari esker Topekin izeneko ekimena antolatu dute, Debegesarekin elkarlanean. Ekintzailetza-esperientziak partekatu nahi dituzten ekintzaileei zuzendutako solasaldia azaroaren 24an egingo da, 15:30ean, Debegesan. Ekimena bultzatu dutenen berbetan, “katedra ezartzeko liburuak daude. Arrakasta kasuak gure errealitatetik urrun gera daitezke. Tokiko eragile-ekintzaileen arteko ikaskuntza erraztu nahi dugu, gure esperientziak partekatuz, arrakastetatik zein porrotetatik ikasi ahal izateko”.  Solasaldian parte hartuko dutenak honakoak dira: Carlos Abad (Armeria Eskola Elkartearen presidentea), Iban Lozano (aholkulari eta editorea), Esther Velasco (HRE Automation) eta Galder Garcia (garatzailea).

Jardunaldian parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, labur.eus/topekin estekan dagoen formularioa beteta.

Programa


  • Esperientzien aurkezpena (1 ordu)

  • Galdera-sorta (15 minutu)

  • Elkarrizketa irekia eta networking-a (mugagabea)