Toribio Echevarria Sarien 28. edizioa martxan
2018/05/15
10:45
eta kitto!
Berrikuntza teknologikoagatik bereziki nabarmentzen diren ekimen sortzaileak saritzen dituzten Toribio Echevarria Sariak aurkeztu dituzte gaur Miguel de los Toyos alkateak eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoako gerenteak. Irabazleek 10.500 euroko diru-saria jasoko dute, laguntza, aholkularitza eta prestakuntzako programetarako sarbideaz gain. Sarien 28. edizioan, gainera, ‘Enpresa asmoak’ eta ‘Enpresa berria’ kategorietan Eibarkoak diren proiektu irabazle edo finalistentzat 5.250 euroko bi sari berezi eskainiko dira.
Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 11n amaituko da eta sari-banaketako ekitaldia uztailaren 18an izango da, goizeko 11etan, Tekniker Fundazioaren eraikinean.
Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 11n amaituko da eta sari-banaketako ekitaldia uztailaren 18an izango da, goizeko 11etan, Tekniker Fundazioaren eraikinean.