Toribio Etxebarria Sarietan parte hartzeko epea zabaldu dute
2019/05/09
10:24
eta kitto!
Toribio Etxebarria Sarien 29. edizioa izango da aurtengoa eta ekainaren 11ra arte egongo da izena emateko epea. Ekimen ekintzaileak sustatu eta ekimenen jardueraren hasieran laguntza eskaintzeko asmoa dute sari hauek eta bi kategoria nagusitan banatzen dira: ‘Enpresa asmoak’ eta ‘Enpresa berriak’. Atal bakoitzeko irabazleek 10.500 euroko saria jasoko dute, eta proiektu irabazle edo finalista baten jatorria edo kokapena Eibarren egonez gero, ‘Eibarko Udalaren Sari Berezia’ eta 10.500 euro jasoko ditu. Horrez gain, irabazleek laguntza-programak, prestakuntza eta aholkularitza eskuratzeko aukera izango dute. Gainera, nazioartekotze-prozesuan laguntza behar duten ekimenei zuzendutako proiektuek ‘Nazioartekotza babesa’ sariak jasotzeko aukera izango dute.
Lehiaketa hau sortu zenetik 600 enpresa-ideia eta -proiektu baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako proiektuek 38 milioi euro inguru inbertitu eta 800 bat lanpostu sortu dituzte, horietako %80 baino gehiagok goi-mailako kualifikaziokoa dute.