Trabuko Bidearen laugarren etapa egingo dute larunbatean Klub Deportibokoek
Eibarko Klub Deportiboko mendizaleek Trabuko Bidearen laugarren etapari ekingo diote larunbatean, maiatzak 23. Larunbe eta Latasa lotuko dituen 22 km-ko ibilbidea egingo dute, bidean Erga mendia igoz. Horrela, ibilbidearen goraka metatutako desnibela 1.280 m-koa izango da eta beherakoa 1.355 m-koa. Dena dela, antolatzaileek bi ibilbide alternatibo eskainiko dituzte, bata 19,6 km-koa eta bestea 16,4 km-koa.
Irteera 07:30ean egingo da eta itzulera 18:00erako aurreikusten dute antolatzaileek. Izena emateko, mendia@deporeibar.com helbidera idatzi, 943 2019 04 telefonora deitu edo klubaren bulegoan egin beharko da, astearte edo ostegunean, 19:00etatik 20:00etara. Eta prezioari dagokionez, Deporreko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direneko 20 euro.