Trafikoan aldaketak egongo dira San Juan Sari Nagusiaren ondorioz
Txirrindularitza lasterketa domeka goizean jokatuko da
2025/06/12
12:11
eta kitto!
Domekan, hilak 15, LXXXIX San Juan Sari Nagusia jokatuko da eta txirrindularitzako Gipuzkoako txapela egongo da jokoan. Lasterketa goizeko 10:00etan abiatuko da Toribio Etxebarria kaletik eta 12:25ean amaitzea aurreikusten da, Urkizun jarriko duten helmugan.
Lasterketaren hasiera eta amaiera herrian izanik, Udaltzaingoak jakinarazi du aldaketak egongo direla trafikoan. Beraz, kartelen eta euren esanei jaramon egitea eskatzen dute.