“Transformers”, “Spider-Man” eta “Como Dios manda” asteburuko zine-karteldegian

“Transformers”, “Spider-Man” eta “Como Dios manda” asteburuko zine-karteldegian
2023/06/08 11:27
eta kitto!
Aurreko asteburuan proiektatzen hasi ziren Bruno Chicheren “Maestro(s)” pelikularekin batera, beste hiru horiek osatuko dute zapatutik asteleheneraino Coliseok izango duen zine-programazioa. “Maestro(s)” 1 Aretoan emango dute, Paz Jimenezen “Como Dios manda” 2 Aretoan, eta Antzokian izango dute bere tokia Steven Capleren “Transformers. El despertar de las bestias” eta umeentzako eskainiko duten Joaquin Dos Santosen “Spider-Man. Cruzando el Multiverso”. “Transformers” filmaren bi saio, zapatuko eta domekako lehenengoak, 1 Aretoan proiektatuko dira. Eta “Spider-Man” pelikularen iraupena dela-eta, zapatuko saioa ordu erdi lehenago hasiko da.