Tribute to Hank Williams gaur gauean Ez Dok-en

Tribute to Hank Williams gaur gauean Ez Dok-en
2014/05/23 00:00
eta kitto!

Ez Dok tabernak lehen urteurrena ospatzeko maiatzeko agenda musika emanaldiz bete du eta asteburu hau ez da salbuespena izango: gaur (barixakua, hilak 23) gauerditik aurrera Tribute to Hank Williams izenburuko "jam session"-a hartuko du tabernak, Dead Bronco taldeko kideen gidaritzapean eta bihar, berriz, "heavy metal" jaialdia eskainiko dute Damudot, Dark Code eta Ekinocio taldekoek, 21.00etatik aurrera. Eta hurrengo asteburuko zapatuan (31n) The Romanticos taldeak kontzertua emango du.