Trio Medianoche taldeak Ermua Antzokian joko du bihar arratsaldez

Trio Medianoche taldeak Ermua Antzokian joko du bihar arratsaldez
2024/01/19 13:11
eta kitto!
Eibarko hirukoteak kontzertu solidarioa eskainiko du bihar, 16:15etik aurrera, Enzefalopatia Epileptikoak eta SLC6A1 Genearen Garapenak Kaltetuen eta euren Familiakoen Elkartearen alde. Oso gutxik dute gaixotasun hori munduan eta horietako bat da Hugo, Ermuko ume bat. Pedro Bartrak, Jesus Mari Bastidak eta Bernardo Aguilerak osatzen dute Trio Medianoche taldea.