“Tully” filmari buruzko zine-forum saioa egingo da gaur 18:30ean Portalean

Otsailaren 17an (martitzena), berriz, “Las constituyentes” dokumentalaren inguruko bideo-forum saioa egingo da Andretxean, 17:00etatik aurrera.
“Tully” filmari buruzko zine-forum saioa egingo da gaur 18:30ean Portalean
2026/02/06 11:23
Silbia Hernandez Arrazola

Pagatxa emakume elkartearen zine-forum feministaren saioa egingo da gaur (barixakua, otsailak 6), 18:30ean Portaleko areto nagusian. Jason Reitman zuzendariaren Tully filma emango dute eta, ondoren, solasaldia egingo da.

Eta otsailaren 17an (martitzena), berriz, Emakumeen Istorioak bideo-forum saioa egingo da Andretxean, 17:00etatik aurrera. Las constituyentes (2011), Oliva Acostak zuzendutako dokumentala ikusi eta komentatuko dute, Patricia Perexek dinamizatutako saioan. 1977ko legegintzaldi konstituziogilean, diktadura frankistaren ondoren demokrazia ezartzera eraman zuen aldaketa politikoaren protagonista izan ziren 27 emakume diputatu eta senatariei buruzko dokumentua da eta, aitzindari horien esperientzia pertsonalaren bidez, emakumeek Espainian gaur egun arte izan duten parte-hartze politikoa aztertzen da bertan. Bietarako sarrera librea eta doan izango da.