“Turandot” opera eskainiko dute zapatuan Coliseon
2024/02/07
11:00
eta kitto!
Bihar arratsaldeko 19:30ean 2022ko abuztuan Veronako Arenan grabatutako “Turandot” operaz gozatzeko aukera izango da Coliseoko Antzokian. Giacomo Pucciniren lanaren errepresentazioak 138 minutuko iraupena du eta italieraz entzun ahal izango da, gaztelerazko azpitituluekin. Pekinen girotutako Pucciniren azken opera Franco Zeffirelliren maitagarri-ipuinaren produkzioarekin berreskuratu dute, Emi Wada Oscar garailearen jantziekin dotoretuz. Turandot printze txinatarra eta Calaf atzerriko printzea dira lanaren protagonista nagusiak, Liù, Imperatore Altoum eta Timur-ekin batera.