Txakurrentzako parkea egin du Udalak Itzion
2023/10/16
11:46
eta kitto!
Udalak txakurrentzat parkea egin du Itzioko parkean. Instalazio honek herritarrek eta animalien aldeko elkarte batzuek egindako eskaera bati erantzuten dio, eta animalien bizi-kalitatea hobetzeko aukera ematen du. Espazio publiko berriak 1.800 metro karratuko azalera du, eta bertan txakurrek jolasteko eta ariketak egiteko aparatuak ipini dituzte. Lanek 20.000 euro inguruko aurrekontua izan dute.
Jon Iraola alkatearen hitzetan, parkeak “maskoten aire libreko jarduera sustatzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko herritarrekin eta elkarte animalistekin hartutako konpromisoari erantzuten dio. Premia hori areagotzen joan da Eibarren erroldatutako maskoten erritmo berean, bereziki txakurrena". Animaliek ariketa fisikoa egin dezaten sustatzeko, “agility” aparatuak jarri dira, hala nola jauzi-hesiak, kulunka, tunela edo arrapalak. Hori guztia hesiz inguratutako toki lau batean, eta sarrerako ate batekin.