Txalo konpainiak "Heroiak" taularatuko du gaur, 20:30ean Coliseoan

Txalo konpainiak "Heroiak" taularatuko du gaur, 20:30ean Coliseoan
2016/02/22 14:16
eta kitto!
Gaur 20:30ean, 39. Antzerki Jardunaldien barruan "Heroiak" euskerazko antzezlana taularatuko du Txalo konpainiak Coliseo antzokian (sarrerak 12 euro balio du).
Txalok bi hamarkada darama ekoizten eta zabaltzen mota desberdinetako ikuskizunak: drama, misterioa, komediak, haur antzerkia, musikalak, ondorioz ikuslegoaren onespena jasotzeaz gain, antzerkigintza munduko hainbat sari eta laudorio jason izan ditu. Bere ekoizpenen artean aipatzekoak dira: "La ratonera", "El hombre que confundió a su mujer con un sombrero", "Arte", "La huella" edo "El Método Gronholm", gehienak Jardunaldietan antzeztuak. Hogeita hemeretzigarren edizio honetan Txalok eskaintzen digun Gérald Sibleyrasen "Héroes" komediak 2006ko Komedia Berria hoberenaren aipamena jaso zuen Laurence Olivier Sarietan eta horrez gain, estreinatu den antzoki guztietan ikuslego eta kritikaren oniritzia jaso izan du. Argumentuan Lehen Mundu Gerrateko hiru soldadu beterano aurkituko ditugu asper-asper eginak ospitale militar batean. Hitz-jario biziak aspaldi ahaztutako kanpaina militarrak gogorarazteko, hitz-aspertuak, bizitzari buruzko hausnarketak… den dena irribarre eta barre algaraz hornitua. Euskal antzerkigintzako zuzendari paregabea, hiru antzezle handi eta Txalo konpainiaren kalitatezko ekoizpen baten aurrean aurkitzen gara.


image

image

image