Txina protagonista liburutegian
Aurreko urteotan egindakoaren bidetik, aurten ere Eusko Jaurlaritzak bideratutako Liburutegiak Topaleku izeneko kanpainarekin bat egingo du Juan San Martin Liburutegiak. Munduko Paisaiak ekimenaren protagonista oraingoan Txina izango da eta, besteak beste, herrialde horri eskainitako monografikoa prestatu dute liburutegian bertan, irakurketa gida eta guzti. Horrez gain, bestelako jarduerak garatuko dira datozen egunotan, Txinako kultura, ohitura eta bestelakoak herritar guztiei gerturatzeko asmoz. Astelehenean (azaroak 7) hasi eta hilaren 29ra bitartean Txinari buruzko interesgunea egongo da liburutegian, liburu, DVD eta CDekin. Hilaren 11n, 17.30etan Umeen Liburutegian ipuin kontalari saioa eskainiko dute, Txinako ipuin eta kondairak kontatzeko. Hurrengo egunean, hilaren 18an, 17.30etatik aurrera Kaligrafia eta Papiroflexia tailerrak egongo dira martxan Umeen Liburutegian eta 18.30etan, berriz, han bertan adopzioaren inguruko hitzaldia hasiko da, herrialde horretan egiten diren adopzioen inguruko informazioa eta esperientziak ezagutzera emateko. Ekimen guztien dinamizatzailea ANICHI Gipuzkoako Adopzio Familien Elkartea da.