Txirrindularitzari eskainitako doinuak joko ditu Musika Bandak domekan
2019/02/16
21:34
eta kitto!
Eibarko Txirrindularien Elkarteak asteburu honetan hasiko du denboraldia, ohikoa den moduan txirrindularitzari eskainitako musikarekin. Eibarko Cielito Musika Bandaren eskutik domekan egingo den “X. Udaberri Kontzertua” 12:30ean hasiko da, Coliseo antzokian. Carlos Sanchez-Barbak zuzenduko duen emanaldian honako piezak joko dituzte: “Txirrindularien Txirrinak” (polka, Carlos Sanchez Barba), “Las ruinas de Atenas” (Turkiako martxa, L. van Beethven), “A Salzburg impression” (deskriptiboa, D. Stratford), “Marcha militar nº 1” (Schubert), “Amadeus Favourites” (Medley, K. Mark) eta “Caballeria Ligera” (obertura F. von Suppé). Bestalde, eguraldi ona eginez gero, kontzertuaren aurretik, 11:15ak aldera, Bandako musikariek kalejira egingo dute, Untzagatik abiatuta.