Txistu kontzertua egingo da domekan Udaletxeko arkupetan
Usartza Txistulari Taldeak eta JBG Musika Eskolako txistu ikasleek kontzertua eskainiko dute Udaletxeko arkupetan, soinu, metal eta perkusio lagun.
2026/05/20
13:31
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Usartza Txistulari Taldeak eta JBG Musika Eskolako txistu ikasleek kontzertua eskainiko dute domeka honetan, hilak 24, Eibarko Udaletxeko arkupetan.
Emanaldian txistuez gain, soinu, metal eta perkusio instrumentuak izango dituzte lagun, herritarrei musika proposamen anitza eskainiz.
Kontzertua Usartza Txistulari Taldeak antolatu du, Eibarko Udalaren babesarekin.