Txokolate-dastaketan parte hartzeko toki guztiak beteta
2013/10/07
00:00
eta kitto!
Datorren urriaren 22rako, martitzena, …eta kitto! Euskara Elkarteak txokolate-dastaketa antolatu du Illunabarrian programaren barruan. Tolosako Rafa Gorrotxategi ospetsuaren eskutik ezagutu ahal izango ditugu txokolatearen sekretuak, arratsaldeko 19.00etatik aurrera …eta kitto!-n bertan. Izen-ematea astelehen honetan zabaldu zen baina dagoeneko ez da tokirik geratzen, plaza guztiak bete dira-eta.