Txonta birgaitzeko proiektua aurkeztuko dute gaur Portalean
2015/01/29
00:00
eta kitto!
Gaur (eguena, hilak 29) Txonta auzoa birgaitzeko proiektuaren aurkezpen publikoa egingo du udalak Portalean. Eraginkortasun energetikoa lortzera bideratutako proiektua Eibarko Hirigintza Plan Nagusian jasota eta onartuta dago eta, besteak beste, proiektuak auzoan 500 etxebizitza berri eraikitzea, eraikintzen isolamendu termikoa hobetzea eta eraitsiko ez dituzten etxebizitzetan igogailuak ipintzea aurreikusten ditu. Etxebizitzen tipologiari begiratuta auzoa lau zonatan banatu dute eta lehen zonan 44, 46, 48, 50 eta 52. pegoretan beharrari ekiteko asmoa daukate.