Txonta eta Errekatxu kaleei eragiten dien Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa azaltzeko saioa egingo da gaur
Txonta 125 jarduera integratuaren eremuan eta Errekatxu kaleko 17, 19 eta 21 zenbakien Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren 7. aldaketaren hasierako onespena eta gero, alegazioak aurkezteko epea zabalik dago, eta herritarrei azalpenak emateko partaidetza-saioa egingo da gaur, 18:30ean, Portaleko areto nagusian.
HAPOren aldaketa jendaurrean egongo da 45 egunez, interesa duen edonork egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan. Ingurumen Azterlan Estrategikoa ere jendaurrean egongo da epe horretan, edozein interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan. Interesdunek ekainaren 13ra arteko epea izango dute horretarako.
Hasierako onespena jaso duen dokumentazioa, bai eta Aldaketa Puntualaren dokumentuaren laburpen exekutiboa eta Ingurumen Azterketa Estrategikoa, Udalaren webgunean daude argitaratuta. Hirigintza Sailean eta Txontako bulegoan ere kontsultatu daitezke.