Txotxongiloak eta magia Zapatuetako Tailerretan

Txotxongiloak eta magia Zapatuetako Tailerretan
2013/01/16 00:00
eta kitto!

Udalak antolatzen dituen Zapatuetako Tailerretan izena emateko epea zabalik dago. Umeen adinaren arabera tailer ezberdinak eskainiko dira: Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek gurasoekin batera foamyz egindako txotxongiloak eta apaingarriak sortzeko aukera izango dute eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakaoek, berriz, magia trikimaluak ikasteko aukera. Tailerretan parte hartzeko gurasoren bat umeari laguntzen egotea ezinbesteko baldintza da.
Tailer biak otsailaren 2an,16an eta 23an eta martxoaren 2an emango dira Portalean (3. solairuan) eta parte hartu nahi dutenek ondoen datorkien ordutegia aukeratu dezakete. Izen-emateko epea urtarrilaren 24an amaituko da eta umeek ikastetxean entregatu beharko dute izen-emateko orritxoa. Prezioa 10 eurokoa da (ikastaroan bertan ordaintzekoak). Informazio gehiagorako hemen klikatu.