Ubitxa eta San Kristobal arteko lehen igogailu publikoa gaur hasi da martxan
2023/02/06
18:47
eta kitto!
Gaur goizean ipini dute martxan Ubitxa San Kristobalekin lotzeko egingo diren bi igogailuetako lehena. Ubitxako 2. eta 4. zenbakien artean (Potosioneko tailer zaharretan) dago sarrera eta igogailuak bi geraleku izango ditu, proiektuan aurreikusita dagoen bigarren igogailuarekin lotzeko pasarela bat izateaz gain. Lehen igogailuaren lanek 704.770 euroko aurrekontua izan dute. Hala ere, proiektuak bere osotasunean bi igogailu aurreikusten ditu eta, beraz, irisgarritasuna hobetzea helburu duen ekimenak eskatzen duen inbertsioa 1.523.106 eurokoa da. Kopuru horren zatirik handiena, 1.249.605 euro, Europako NEXT Funtsekin ordainduko ditu Udalak.