Ubitxa kalea ordu batzuk itxiko dute eguen gauean, lehen igogailuaren egitura muntatzeko
2022/10/25
14:40
eta kitto!
Udaletik jakinarazi dutenez, Ubitxa kalea itxita egongo da zenbait orduz, kale hori eta San Kristobal lotuko dituen bi igogailuetako lehenengoaren egitura muntatzeko egingo diren lanak direla eta. Hala, kalea moztuta edukitzeak ahalik eta kalte gutxien egin dezan ibilgailuen trafikoan, Ubitxa eta Sostoatarren kaleen elkargunean moztuko da kalea urriaren 27tik 28ra, 21:00etatik 06:00etara. Adierazi dutenez, “azpimarratu behar da lan horiek ez dutela zarata handirik aterako”. Horrela, ibilgailuarekin Urki auzora igo behar dutenek Txaltxa Zelai eta Ubitxa kaleen arteko etxartea hartu beharko dute, eta jaisteko, berriz, San Kristobal kalea.