Ubitxa kaleko zati bat itxita egongo da gaurtik aurrera, Urkin horma bat botatzeko
2023/06/05
09:15
eta kitto!
Udaletik jakinarazi dutenez, gaur hasiko dira Urki kaleko 9. eta 11. zenbakien ostean dagoen horma botatzeko lanak, “arrakala batzuk ditu-eta”. Lanek hilabeteko iraupena izango dute eta, horiek amaitu arte, Juan Gisasola kaleko 3. eta 5. zenbakien atzealdea eta Ubitxa kaleko 1., 3. eta 5. zenbakiak itxita egongo dira, “igarotzen diren pertsonen eta ibilgailuen segurtasuna bermatzeko. Dena dela, oinezkoak Ubitxa atzealdearen eta Urkiren arteko igogailura joan ahal izango dira”.