Udaberri Kontzertua domekan

Udaberri Kontzertua domekan
2015/02/13 00:00
eta kitto!

Eibarko Txirrindulari Elkarteak domekan (hilaren 15ean) ekingo dio denboraldiari, Cielito Musika Bandak 12.30etatik aurrera Coliseoan emango duen VI. Udaberri Kontzertuarekin. Carlos Sanchez Barbak zuzenduko duen kontzertuan, Straussen ohiko polkekin batera, hainbat soinu-bandatik hartutako piezak entzuteko aukera izango da: "Txirrindularien Txirrina" (polka, Carlos Sanchez Barba), "La Chasee" (polka, J. Strauss), "Si yo fuera el Rey" (A. Adams), "Carros de Fuego" (Vangelis), "Symphonic marches" (popurri, J. Williams) eta "Ohne Sorgen" (polka, J. Strauss). Bestalde, eguraldiak laguntzen badu, kontzertuaren aurretik, 11.30etan kalejira egingo dutela eman dute aditzera.