Udaberriko `Berrerabili eta Berrasmatu´ tailerretan izena emateko epea zabalik

Tailerrak apirilaren 17an hasi eta ekainaren 6an amaituko dira
Udaberriko `Berrerabili eta Berrasmatu´ tailerretan izena emateko epea zabalik
2024/03/05 13:52
eta kitto!

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrek egunerokoan erabiltzen ditugun objektu zein materialen berrerabilera eta konponketa sustatzeko beharrezko ezagutza, teknika eta erremintak eskaintzen dituzte. Modu honetan horien balio erantsia gehitzen da, bizitza baliagarria luzatu eta hondakin kopurua murrizten laguntzen da. 

Hauek dira aurten eskainiko diren tailerrak:

•    IKASI ZURE ORDENAGAILUKO HARWARD˛A EGUNERATZEN ETA KONPONKETA TXIKIAK EGITEN
•    KOADERNATZE SORTZAILEA
•    BRIKOLAJE TRESNAK ERABILTZEN IKASI
•    BIZIBERRITU ZURE ALTZARI ETA DEKORAZIO OBJEKTUAK
•    APROBETXAMENDUKO SUKALDARITZA: sasoiko barazkiak
•    KATU TXOKO
•    IKASI ZURE BIZIKLETA KONPONTZEN
•    MAKINAZ NOLA JOSI: hasiberrientzako joskintza
•    ETXEKO OINARRIZKO KONPONKETAK: elektrizitatea eta elektronika
•    SORTU ZURE DEKORAZIO˛GIRLANDAK

Tailerren katalogoa HEMEN Ikusgai.

Udaleko Ingurumen sailetik adierazi dutenez, "plaza mugatuak dira eta ezinbestekoa da aurrematrikularen bitartez izena ematea. Martxoaren 14ra arte egongo da horretarako aukera.

Aurrematrikula egiteko bi modu daude: Pegoran edo elektronikoki, ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu2024-01

Berritasun gisa, onartutako pertsonek martxoaren 19tik apirilaren 8ra egingo dute matrikula, Udalaren web-orriko "Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak" atalean eskuragarri dagoen inprimakia betez. Matrikula Pegora Herritarrentzako Zerbitzuaren Bulegoko sarrerako ate ondoko postontzian utzi beharko da, (astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era). Matrikula ez aurkezteak plaza galtzea ekarriko du.