Udaberriko erosketa-bonuen kanpaina berria abiatu dute EMGI-k eta Udalak
2022/05/09
14:42
eta kitto!
Gaur goizean hasi da udaberriko erosketa-bonuen kanpaina berria, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eta Udalaren eskutik. Kanpaina honetan Eibarko 153 merkataritza eta ostalaritza establezimenduk hartuko dute parte eta 4.590 bonu atera dituzte guztira (2.040 ostalaritzarako eta 2.550 merkataritza eta zerbitzuetarako), %30etik %50era arteko deskontuekin. Ostalaritza arloko bonuek 12,50 euroko salmenta-prezioa izango dute eta 25 euroko balioa. Gutxienez, 25 euroko balioa duen bonu bat eskuratu ahal izango da. Eta beste 2.550 merkataritza/zerbitzu-bonu egongo dira, bitan zatigarriak, 35 euroko salmenta-prezioa eta 50 euroko balioa izango dutenak. Gutxienez 50 euroko balioa duen bonu bat erosi ahalko da.
Kanpainaren arduradunek jakinarazi dutenez, “Eibarren bizi diren pertsonentzako eta beste herri batzuetan bizi direnentzako bonu kopuru jakin bat egongo da salgai (3.903 eta 787, hurrenez hurren), eta online salmentarako eta aurrez aurreko salmentarako bonu-kopuru bat ere jarriko da (Eibarren bizi diren 60 urtetik gorakoentzat soilik)”.
Eibarren bizi direnentzat, eta online-sistema bidez, gaur 1.464 bonu jarri dira salgai, eta, bihar, berriz, 1.464 bonu. Eta beste herri batzuetan bizi direnentzat gaur 344 bonu atera dira eta bihar 343 ipiniko dira salgai. Aurrez aurreko salmentari dagokionez, soilik Eibarren bizi diren 60 urte gorakoentzat, gaur 488 bonu jarri dira salgai eta bihar 487 ipiniko dituzte.
Maiatzaren 23tik aurrera, bonuak bakarrik Internet bidez bakarrik dira, eta Eibarren bizi direnentzat erreserbatuta egongo dira, gainera. NAN bakoitzeko hamar bonu eskuratu ahal izango dira.
Bestalde, bonuak erabiltzeko epea maiatzaren 9tik ekainaren 30era bitartekoa izango da. Merkataritza eta zerbitzuetarako bi bonu eskura daitezke gehienez ere eta bost ostalaritzarako. Mota bereko bonuak pilatu daitezke eta 25 euroko (merkataritza eta zerbitzuak) eta 12,50 euroko (ostalaritza) bi erosketatan zatitu daitezke.
Online bidezko erosketa www.nikeibarrenerostendot.eus webgunean egin daiteke. Bonuak erosi ondoren, Eibar Merkataritza Gune Irekiak Isasi kaleko 26-behean egokitu duen bulegoan jaso ahalko dira, erosketatik bi lanegunera eta bonuen erosketa-agiria aurkeztuta.
Kanpainari buruzko informazio zehatza hemen: BONODENDA2022.pdf