Udako merkealdi berezia Toribio Etxebarrian
Atzoz geroztik merkealdien azoka berezia dago zabalik Toribio Etxebarria kalean. Bihar barixakura arte egunero 10.00etatik 20.00etara zabalduko duten azokan 26 bat dendak dihardute parte hartzen, orotariko produktuak merke-merke salgai ipinita. Besteak beste erropak, oinetakoak, barruko erropak, kirola egiteko jantziak, osagarriak eta dekoraziorako artikuloak erosteko aukera dago. Eibar Merkataritza Gune Irekiak udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako azokaren inguruan jarduera osagarriak antolatu dituzte: azoka egunetan inguruko tabernariek bezeroei pintxoa emango diete (11.00etatik 14.30etara). Deportiboaren azpian Kutxabank-ek duen bulegoan, berriz, 2-6 urte bitarteko umeendako jolasgunea egongo da zabalik, begiraleekin (11.00etatik 13.30etara eta 17.00etatik 19.30etara). Eta anbulatorio parean tiobiboa ipini dute (domekara arte, baina azoka egunetan txartela merkeagoa, euro baten salduko dute).