Udako zinema emanaldiak Untzagara bueltatuko dira gaur, komedia batekin

Udako zinema emanaldiak Untzagara bueltatuko dira gaur, komedia batekin
2020/07/15 12:02
eta kitto!
Gaur gauean, 22:00etan, Lo dejo cuando quiera pelikula emango dute Untzagan, Udaleko Kultura sailaren Zinema Kalean egitasmoaren baitan antolatu duten proiekzioan. Carlos Therónek zuzendutako komedia 16 urtetik gorakoentzat da eta 98 minutuko iraupena dauka. Parte hartzen duten antzezleak, berriz, David Verdaguer, Ernesto Sevilla, Carlos Santos, Cristina Castaño, Miren Ibarguren, Amaia Salamanca, Ernesto Alterio,  Mero, Pedro Casablanc, Gracia Olayo eta Luis Varela dira.



Pedro, Arturo eta Eligio unibertsitateko hiru irakasle dira, lagunak fakultatetik eta soberan prestatuta, baina krisiak lanik gabe utzi ditu. Nekatuta eta sosik gabe, Pedro urteetan lanean ari den ikerketa-proiektuan aurkitu dute, nahi gabe, beren arazoen konponbidea: bitamina-konplexu bat, haien ustekaberako erabateko desfasea eskaintzen duena albo-ondoriorik gabe.

Hiru irakasleak, Anabel gasolindegiko langile bihurtutako abokatuaren eta Jota ikasketetan baino parrandan interes handiagoa duen ikaslearen laguntzarekin, gauaren eta negozio ilunen munduan murgilduko dira salgaiak merkaturatzeko. Horretarako, baina, ez dirudi oraindik hain ondo prestatuta daudenik.

https://youtu.be/Py3JDqMl-84