Udal Dibujo Eskolako bi ikaslek saria jaso dute
Itziar Eiriz eta Nahia Martinez saitu du Elkar argitaletxeak.
2025/05/23
12:28
eta kitto!
Eibarko Margo Udal Eskolako bi ikasle saritu dituzte Elkar argitaletxeak antolatutako ilustrazio eta ipuin lehiaketan: Itziar Eirizek komikien kategorian lortu du saria, eta Nahia Martinezek eskolarekin txango bat egiteko dirulaguntza jaso du. Udal Eskolako irakasleak pozarren daude: “Zorionak berriz ere, neskak! Eta eskerrik asko gure ikasle gazteei, eskolatik egindako proposamenak aurrera eramateagatik. Maryam, Olatz, Ellen, Mara, Miguel Angel, Nora, Paule, Emma, Martina, Malen, Lennon, Itziar eta Nahia, denek oso lan ona egin duzue”.