Udal etxebizitzen errentaren %50eko murrizketa ezarri du Udalak
2020/04/16
09:45
eta kitto!
Udalak hainbat neurri hartu ditu udal etxebizitzen errentaren inguruan. “Kaltetutako kolektibo askoren artean dugu beren ohiko etxebizitza errentan duten pertsonena, zeinak osasun-krisiaren efektu ekonomikoen ondorioz zaurgarritasun-egoeran dauden eta ezin dieten aurre egin errenta ordaintzeko gastuei”, adierazi du Udalak. Horren aurrean bi neurri hartu ditu. Batetik, errentaren %50eko murrizketa, alarma egoerak irauten duen bitartean eta hurrengo bi hilabeteetan. Eta bestetik, errentaren gainerako zatia ordaintzeko atzerapena.
Informazio gehiago hemen.
Informazio gehiago hemen.