Udal Gobernu Taldeak 2026ko aurrekontua onartu du
PSE-EE eta EAJ-PNVk osaturiko Udal Gobernu Taldeak 2026ko aurrekontua onartu du gaur, abenduak 18, Udalbatza Aretoan. Azaldu dutenez, datorren urteko aurrekontuak aurtengoak baino sei milioi euro gehiago izango ditu. Guztira 62.105.774,47 euro, zehazki.
Jon Iraola alkateak osoko bilkuran nabarmendu duenez, “aurrekontu hauek lan-ildo koherente baten emaitza dira. Zentzu horretan, onartutako dokumentuak arlo soziala indartzen du, oinarrizko zerbitzuak indartzen ditu eta udalaren baliabideak modu arduratsuan planifikatzen ditu, gastuaren banaketa orekatua eta iraunkorra bermatuz”.
EH Bildu aurrekontuetatik kanpo
Eibarko EH Bilduk salatu duenez, 2026ko aurrekontuak negoziatzeko prozesuan gobernu taldeak (PSE-EE eta EAJ-PNV) ez ditu kontuan hartu oposizioko bigarren indarrak aurkeztutako proposamenak. Albistea osorik irakurtzeko egin klik hemen.
(2026ko aurrekontuak …eta kitto!-ren hurrengo alean sakonago aztertuko ditugu).