Udal lantalderako lan-eskaintza
2013/09/23
00:00
eta kitto!
Eibarko Udalak lantaldean bost hilez beharrean jarduteko peoi bat hartuko du. Lanpostura aurkeztu ahal izateko bete beharreko baldintzak hauek dira: 50 urtetik gorakoa izatea, familia-kargak edukitzea eta urtebete baino gehiago egotea lanik gabe. Interesa dutenek Lanbiden (Bittor Sarasketa kaleko bulegoan) eman beharko dute izena (eskaintzak 162013005608 erreferentzia-zenbakia dauka), hilaren 27a baino lehen (aste honetako barixakua baino lehen).