Udalak 400.000 euro eskainiko ditu Txonta auzoko eraikinak birgaitzeko
2020/11/23
11:11
eta kitto!
Txonta auzoko etxebizitza-eraikinen irisgarritasuna hobetzeko eta etxebizitzok modu eraginkorrean birgaitzeko dirulaguntza-programa berria onartu du Eibarko Udalak. 400.000 euroko dirulaguntza da eta Txontako 2, 3, 5, 15, 17, 25, 27, 29, 38, 40, 42, 44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakietako bizilagunek jaso ahal izango dute.
Eusko Jaurlaritzak emandakoaren osagarri den dirulaguntza hau jasotzeko eskaera egiteko epea 2022ko azarora arte egongo da zabalik.
Eusko Jaurlaritzak emandakoaren osagarri den dirulaguntza hau jasotzeko eskaera egiteko epea 2022ko azarora arte egongo da zabalik.