Udalak 700.000 euroko laguntza bideratuko du autonomoentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat
2020/06/10
14:47
eta kitto!
Eibarko Udalak 700.000 euroko zuzeneko laguntza lerroa bideratuko du merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreetan lan egiten duten autonomoentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat, COVID-19ak eragindako alarma-egoerak sortutako kalteak konpentsatzeko.
Alarma-egoeraren ondorioz negozioa itxi behar izan dituztenek edo fakturazioa %50 baino gehiagora murriztu zaienek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, eta Udalaren webguneko ‘Bekak, dirulaguntzak eta laguntzak’ atalean egin dezakete eskaera ekainaren 12tik (08:00etatik) 30era (15:00etara) arte.