Udalak Arraguetako obra-hondakinak jasoko ditu
2023/12/22
18:08
eta kitto!
Arragueta kalean eraitsi zituzten eraikinen obra-hondakinak jasotzea erabaki du Udalak, lur-sailaren jabeek eta eraisketaz arduratu zen enpresak gaiari heldu ez diotelako. Beraz, Jon Iraolak Radio Eibar katean adierazi duenez, lanen faktura eraikinen jabeei bidaliko zaizkie.
Alkatearen berbetan, “egoera tamalgarria da”, eta Udalak hasi du hondakinak kendu ahal izateko prozedura. Horrela, eraikinen jabeek hilabeteko epea izango dute prozesuaren alegazioak aurkezteko.