Udalak berrikuntza teknikari bat kontratatuko du urtebeterako
2022/01/10
13:36
eta kitto!
Eibarko Udalak berrikuntza-eragile bat kontratatuko du urtebeterako, berrikuntza eta ekintzailetza digital eta sozialeko proiektuak martxan jartzeko; jasangarritasun, aurrezpen energetiko eta ekonomia zirkularreko planak garatu eta martxan jartzeko; enpresa- eta gizarte-berrikuntza sustatzeko jarduerak diseinatzeko eta garatzeko; tokiko berrikuntza gaietan benchmarking lanak egiteko; eta proiektuak garatzeko finantzazioa bilatzeko. Horrela, teknikariak Eibarko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailean jardungo du.
Lanposturako eskabideak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko eta urtarrilaren 14a amaituko da. Kontratuaren iraupena 2022ko abenduaren 31ra artekoa izango da eta, aurkeztu ahal izateko, gradu edo lizentziatura bat eduki behar da, espezializazio-graduondoko ikastaro bat edo ehun ordutik gorako ikastaro bat enpresa-berrikuntzaren arloan, eta C1 euskara-ziurtagiria.
Interesa duten pertsonek Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzua) bidez, erakunde horren webgunean edo 943023802 telefonora deituta emango beharko dute izena.